Udalak Gure Kirolak ingurua berritzeko lanak hasi ditu

Obrak astelehenean hasi ziren, eta lau asteko epean amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 48.300 eurokoa da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak astelehenean, urriaren 24an, hasi zituen Gure Kirolak inguruko oinezkoentzako zubiaren zorua berritzeko lanak. Obra lau asteko epean amaituta egotea aurreikusten du Udalak, eta 48.300 euroko aurrekontua du horretarako.

Banbuzko zorua, irtenbide ekologikoa eta iraunkorra
Lanak egungo zorua kentzearekin batera hasi dira. Ondoren, dagoen pasabidearen egitura lixatu eta bernizatuko da, egoera onean baitago. Eta amaitzeko, banbuzko beste zoru bat jarriko da, eta akabera artekatu irristagaitza izango du; altzairu herdoilgaitzezko grapen bidez arrastoen gainean ainguratuko da. Udalak aukera horren alde egin du, etorkizunera begira irtenbide ekologikoa eta iraunkorra delako.

Bizitzeko udalerria
Amorebieta-Etxano etengabe aldatzen ari den udalerria da, eta pertsonak dira beti erabaki bakoitzaren erdigunea. Horrela, Udala lanean ari da udalerri auzokideentzat atsegina izan dadin, bizitzeko lekua izan aproposa, irisgarria, orekatua, ondo komunikatua eta jasangarria. Amorebieta-Etxanok, besteak beste, espazio libreak, berdeak eta zuhaiztiak, kirol-ekipamenduak eta instalazioak, bizitegi-eremuak eta jarduera ekonomikoetarako eremuak uztartzen ditu.