‘Ttipia’ erakusketak biltzen ditu Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolako 5 urteko ikasleek sortutako lanak

Amorebieta-Etxanoko haur hauen lanak urtarrilaren 28ra arte egongo dira ikusgai Zelaieta Zentroan.

Zelaieta Zentroan ‘Ttipia’ erakusketa izango da ikusgai datorren urtarrilaren 28ra arte. Amorebieta-Etxanoko 5 urteko zornotzar txikiek, Andra Mari ikastolako ikasleek, sortutako lanak dira ikusgai daudenak. Lanak sortzeko orduan, lau artista plastikoren adierazpen artistiko izan dute oinarri, Okela Sormen Lantegiak sustatutako ‘Loraldia eskola’ ekimenaren bitartez ezagutu ahal izan dituztenak.

Horrela, Ainhoa Ortells, Eider Eibar, Elena Mendizabal eta Eriz Moreno artistek lortu dute, pinturaren, ilustrazioaren, eskulturaren eta argazkigintzaren bidez, haurrek esperimentaziotik, jolasetik eta sormenetik abiatuta obra ikusgarriak egitea hilabete bateko epean.