Aisialdia alderdi garrantzitsua da haurtzaroan, badakigu haurrek ikasteko gogoa dutela eta une bakoitza aprobetxatzen dutela ikasteko. Haurrek modu ludikoan ikas dezaten ahaleginduz sortu dugu ikastaro hau.
Gure nahia sormena, zientzia eta eskulanak egitea elkartzea da, horretarako material zaharrak erabiliko ditugu beste gauzak sortu ahal izateko. Sortuko dituztenekin zientzia eta experimentazioa lantzeko erabiliko ditugu.
Non: Ludotekan
Noiz: Asteazkenak 19:00-20:00
urtarrilaren 18 tik martxoaren 29ra arte
6 – 10 urte
Doan
Plaza mugatuak
Kopurua betetzen bada, zozketa egingo dugu.
Izena emateko:
urtarrilaren 2-10
Gazte Informazio Bulegoa