• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • “Toys from trash” ikastaroa

    Aisialdia alderdi garrantzitsua da haurtzaroan, badakigu haurrek ikasteko gogoa dutela eta une bakoitza aprobetxatzen dutela ikasteko. Haurrek modu ludikoan ikas dezaten ahaleginduz sortu dugu ikastaro hau.

    Gure nahia sormena, zientzia eta eskulanak egitea elkartzea da, horretarako material zaharrak erabiliko ditugu beste gauzak sortu ahal izateko. Sortuko dituztenekin zientzia eta experimentazioa lantzeko erabiliko ditugu.

    • Non: Ludotekan
    • Noiz: Asteazkenak 19:00-20:00
    • urriaren 18tik abenduaren 20ra
    • 6 – 10 urte (2016-2013)
    • Doan
    • Plaza mugatuak Kopurua betetzen bada, zozketa egingo dugu.
    • Izena emateak: irailaren 20tik 27ra