Tour Eguna bertan behera geratu da haize bolada handien ondorioz

Bizkaiko Foru Aldundiak data berri bat bilatuko da ekitaldia birkokatu ahal izateko, eta hala, Frantziako Tourraren hurrengo edizioaren etorrera ospatzeko.

Goizaldean eta gaur goizean zehar izandako haize-bolada gogorren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi behar izan ditu Zubiondo parkean Tour Egunaren baitan egitekoak ziren ekitaldiak. Klimatologiak ez du ahalbidetu Zubiondo parkean aurreikusita zeuden elementuak behar bezala instalatzea, eta instalazioaren segurtasuna bermatu ezin denez, ekitaldia bertan behera uztea erabaki da.

Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Frantziako Tourrak sustatutako Tour Eguna ekimenak data berria izango du egutegian, birkokatu egingo baita. 2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etapa uztailaren 3an aterako da Amorebieta-Etxanotik, eta horren aurrean, Tour Egunaren helburua da herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzea eta  Tourraren hurrengo edizioaren etorrera aurreratzea.