San Joan sua piztuko da gaur Amorebieta-Etxanoko Nafarroa kalean

Uda iristearekin batera, gaur, ekainak 23, urteko gaurik magikoenaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek: San Joan bezpera. Iluntzeko 21:00etatik aurrera, Udazken taldeko txistulariek kale bueltan egingo dute Luis Urrengoetxeatik aterata; herriko kaleak girotuko dituzte San Joan sua piztu aurretik. Ibilbidea Nafarroa kalean amaituko dute, 22:30ak baino lehenago, ordu horretan piztuko baita sua.