Olentzero eta Maridomingi Amorebieta-Etxanoko kaleetan zehar ibiliko dira haurrekin Herriko Plazan elkartu aurretik

Ibilbidea Biarritz industrialdean hasiko da 18:00etan.

 Zornotzar txikiak abenduaren 24ko arratsaldea iritsi zain daude, Olentzero eta Maridomingiri ongi-etorria egiteko. Arratsaldeko 18:00ak aldera iritsiko dira Amorebieta-Etxanora Biarritz industrialdetik, eta Gudari, Nafarroa, San Juan eta San Migel kaleak zeharkatuko dituzte Herriko Plazara iritsi aurretik. Bertan, eserlekua hartuko dute eta agurtu eta gutunak eman nahi dizkieten haurrei harrera egingo diete. Ondoren, gau luzea izango dute aurretik, Amorebieta-Etxanon etxez etxe ibiliko baitira. Ekitaldia Udaberri Dantza Taldeak antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalarekin.