‘Zainduz Programa’ren baitan antolatutako tailerra 9 saiok osatzen dute; urritik azarora bitartean izango da.
Zaintzaileek aldez aurretik eman beharko dute izena HAZen edo udalaren webguneko
‘Izen-emateak’ atalean.
Amorebieta-Etxanoko Udalak zaintzaileentzako tailerra antolatu du urrirako eta azarorako: ‘Oinarrizko zainketak, mobilizazio-teknikak eta lehen sorospenak’. ‘Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza’ ekimenaren esparruan antolatu da, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileei edo senitartekoei laguntzea du helburu, lan gogorra egiten baitute, beren denbora eta energia askotan ezkutukoa eta gutxi aintzatetsitakoa den lan batera dedikatuz.
Tailerra doakoa izango da, eta zaintzaileek etxean oinarrizko zainketak eta lehen sorospenak egiteko ezagutzak eskuratzea eta beharrezko metodoak praktikatzea du helburu. Aldi berean, jarrera-aldaketa aktibo eta pasiboetan, gainazal batetik besterako lekualdatzeetan edota deanbulazioan pertsonari laguntzeko mobilizazio teknikak ikasiko dituzte partehartzaileek. Izan ere, hauen laguntza ezinbestekoa da, eta era berean, garrantzitsua da teknikak bereganatzea beraien burua zaintzeko eta lesio arriskua saihesteko edo gutxitzeko.
Ikastaroak 9 saio izango ditu guztira, eta urrian eta azaroan emango da, 17:30etik 19:30era (asteartez, urriaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31n eta azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an). Saioak LHII Zornotzan (Urritxe) eskainiko dira
Inskripzioak
Interesatuek izena eman dezakete HAZen bidez (94 630 00 02) edo www.amorebieta-etxano.eus udal webguneko ‘Izen-emateak’ atalean dagoen formularioa betez. Izena emateko epea irailaren 11tik 22ra egongo da zabalik.