N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano eta Euba artean, egiten ari diren lanak direla eta, Zubieta industrialdera N-634 errepidetik sartzeko eta irteteko adarrak itxi egingo dira urtarrilaren 9tik aurrera.
Durangotik datozen ibilgailuek, industrialdera sartu nahi badute, norabidea aldatu beharko dute Amorebieta-Etxanoko noranzkoan dagoen lotunean, Montorra tailerrak igarota; industrialdera N-634 errepidearen gaineko pasabidetik joan behar da.
Era berean, industrialdetik N-634 errepidera sartu nahi duten ibilgailuek, Amorebieta-Etxanorako noranzkoan, N-634 errepidearen gaineko pasabidetik joan beharko dute, N-634 errepidera jaisteko adarretik sartu Durangorako bidean, eta noranzkoa aldatu Inbisa enpresa-parkeko biribilgune berrian.
Lanak urtarrilaren 9an hasiko dira, biribilguneko aglomerazio-lanak amaitu ondoren.