Amorebieta-Etxano eta Euba artean N-634 errepidean egiten ari diren lanak direla eta, martxoaren 7tik aurrera aldaketak izango dira Zubieta poligonora sartzeko adarretan.
Horrela, argazkian adierazitako adarrak irekiko dira martxoaren 7an, goizeko 06:00etan.

Ireki ondoren, parean dauden adarrak itxiko dira, Durangorako norabidean industrialderako sarbidean daudenak. Mozketa martxoaren 8an egingo da, 22:00etan; gutxi gorabehera bi hilabetez egongo da itxita.