Pertsona zaintzaileek euren emozioak ateratzen ikasteko aukera izango dute Nagusi Aretoan antolatutako tailerrean

Tailerra ‘Zainduz’ programa ekimenaren parte da eta urtarrilean eskainiko da, hiru saiotan. Parte hartu nahi duten zaintzaileek aldez aurretik eman beharko dute izena, urtarrilaren 6a baino lehen.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Artemozioa: emozioak margotzen’ tailerra antolatu du ‘Zainduz’ programaren bitartez. Nagusi Aretoan emango da eta hiru saio izango ditu, urtarrilaren 11, 18 eta 25ean, 16:00etatik 18:00etara.

Pintura bitarteko gisa
Zaintzaileak, batzuetan, jota sentitzen dira beren egoeratik sentitzen dituzten emozioei hitzak jarri ezinik. Emozio horiek ateratzen laguntzeko asmoz, Udalak sormen tailer bat antolatu du, eta, bertan, pinturaren bidez, zaintzaileek emozioak modu leunean adierazten eta azaleratzen ikasiko dute, modu naturalean ateratzen utziz. Horrela, babesleku emozional batetik, emozioak begirada atseginago batekin landu ahal izango dituzte. Tailerraren helburua da, pintura adierazpen emozionala konektatzeko, bideratzeko eta errazteko bitarteko gisa erabiltzea, sormen-prozesuei beharrezko espazioa emanez eta barne-ongizatea berreskuratuz.

Izen-ematea, aldez aurretik
Tailerrean parte hartu nahi duten zaintzaileek izena eman ahal izango dute urtarrilaren 6ra arte, izen-abizenak eta telefono zenbakia zainduz@amorebieta.eus helbidera bidalita. Horrez gain, izena aurrez aurre eman nahi dutenek edo tailerrari edo ‘Zainduz’ programari buruzko informazio gehiago izan nahi dutenek, Nagusi Aretora edo HAZera (Herritarren Arreta Zerbitzua) jo ahal izango dute, edo 94 630 00 02 telefonora deitu.