MUSIKA EMANALDIETARAKO PROPOSAMENAK

Azaroaren 18ra arte 12 eta 30 urte bitarteko gazteek Amorebieta-Etxanoko jaietako musika emanaldietarako proposamenak egin ahal izango dituzte.

 Jai batzordeak eskatuta, Amorebieta-Etxanoko gazteek parte hartu ahal izateko epea ireki da, 2023ko Amorebieta-Etxanoko jai programa osatzeko proposamenak bidaliz.

Inprimaki bat bete beharko da esteka honen bidez: https://forms.gle/dV95n7mwoG7uWxNe8

Pertsona bakoitzak izen propioen hiru proposamen egin ahal izango ditu, eta gainera, gazteei gehien interesatzen zaizkien musika-ekitaldien inguruan iritzia eman ahal izango dute. Jasotako informazioa kontuan hartuko da programa prestatzerakoan.