Mangamorek GetxoBlog saria jaso du bere 16 edizioetan egindako lanagatik eta izandako kalitateagatik

Fernando Garciak jaso du saria, Mangamoreko edukien aholkulari gisa jaialdiaren 16 edizioetan egindako lanagatik.

Mangamorek, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatzen duen jaialdi nagusietako batek, GetxoBlog saria jaso du BizkayTik Getxon. Zehazkiago, Fernando Garciak jaso du merezitako saria, 16 urtez Mangamoreren edizio guztietan edukien aholkulari gisa egindako lanagatik, japoniar kultura, manga eta animea landuz. Saria GetxoBlogek eman dio, e Civis eta Internet & Euskadirekin batera, eta bertan, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jaialdiaren lana eta kalitatea aitortu dira, 16 edizioetan izandako edukiak goraipatuz.

Mangamorek GetxoBlog saria jaso du bere 16 edizioetan egindako lanagatik eta izandako kalitateagatik

Hasiera-hasieratik
Fernando Garciak ezin hobeto ezagutzen du Mangamore Jaialdia, hasiera-hasieratik parte hartu baitu programazioaren sorreran: lehenik, Tarasuko presidente gisa, Japoniako kultura zabaltzeko Bilboko elkartea, eta, azken urteotan, Otsukaretik, Mangamoreko programa espezializatua prestatzeko ardura duen erakundetik.