Kiroldegiko urteko abonuan baja eman edo modalitatea aldatzeko epea zabalik, abenduaren 30a arte

Izapide horiek aurrez aurre egin daitezke Larrea kiroldegian eta Zelaieta Zentroan, edo kirolak@amorebieta.eus helbidera idatzita. Horrez gain, bestelako aldaketarik egin nahi izanez gero (helbidea, kontu-korrontea…) komeni da horiek ere jakinaraztea.

2023ko bazkidetza kuota otsailaren 15ean pasako zaie bazkideei eta horri lotuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak aurreko urteetako prezio berdina mantendu du, kirolaren zein honek pertsonengan dituen eragin positiboen aldeko apustua eginez.

Gaur egun gero eta gehiago dira kirola egiten duten herritarrak, honek pertsonengan dituen eragin positiboak nabarmenak dira eta. Hala,  urte bukaeran murgildu garen honetan, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi nahi du kirol zerbitzuetako urteko abonua izan eta bajan eman edo modalitatez aldatu nahi duten bazkideek hilaren 30a arte izango dutela izapide horiek egiteko aukera.

Horretarako, Larrea kiroldegira edota Zelaieta Zentrora jo dezakete, dagokion inprimakia bete eta aurkezteko. Era berean, izapide bera emailez ere egin ahal izango dute kirolak@amorebieta.eus helbidera idatziz, izen-abizenak eta NAN zenbakia jarrita.

Igoerarik ez
2023ko bazkidetza kuota otsailaren 15ean pasako zaie bazkideei, horretarako bakoitzak emandako kontu zenbakian kargua eginez. Horregatik, kontu zenbakiari edo bestelako gairen bati dagokion aldaketarik egin nahi izanez gero, komenigarria da horren berri ematea, kirol zerbitzuek beharrezkoak diren izapideak egin ditzaten.

Amaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak, kirolaren eta honek herritarrengan dituen eragin positiboen aldeko apustuan, aurreko urteetako prezioei eustea erabaki du, bai abonuei eta baita kiroldegiko ikastaro zein jarduerei dagokienean.