Euskaraz barra-barra ikurra jartzen hasi dira establezimenduak

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ikur hori ikusten duten bakoitzean euskaraz eskatzera.

Amorebieta-Etxanoko 20 establezimenduk dagoeneko jarri dute Euskaraz barra-barra ikurra. Ikur honek adierazten du establezimendu horietan langile guztiek edo ia guztiek euskaraz ulertzen dutela, eta, bezeroek bertan euskaraz  egiteko aukera dutela.

Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean abiatu dute,  eta Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea da asmoa. Horrenbestez, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ikur hori ikusten duten bakoitzean euskaraz eska dezaten zerbitzua. Horrez gain, Udalaren helburua da pixkanaka herriko establezimendu gehiagok bat egitea egitasmoarekin, eta herritarrei euskaraz egiteko gonbidapen aktiboa egitea.

Establezimenduren batek euskaraz barra-barra marka jarri nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jarri  beharko du harremanetan: euskara@amorebieta.eus / 94 630 00 02 (120-121 luzapenak).

Informazio gehiago: https://labur.eus/cyVoM

Euskaraz barra-barra ikurra duten Amorebieta-Etxanoko establezimenduen zerrenda:

– Akiles osteopatia
– Atertu kopiak
– Bertoko ogia
– Borja Garamendi arkitektura estudioa
– Clinica Dental Sergio Alonso
–  Furundarena pelukerak
– Ganbera dekorazioa
– Gutierrez Botika
– HikHazi akademia
– Ibarra pentsuak
– Ikusmen optika
– M. Magunacelaya Hortz Klinika
– Mule zapatadenda
– Natur House
– Oreka fisioterapia
–  Siurne ileapaindegia
–  Soinutxikie
–  Vulcanizados Iñaki
–  Zelaieta Hortz Klinika
–  Zornotza Burdindegia