Euskadiko ‘Open Skateboard’ txapelketa Amorebieta-Etxanon jokatuko da larunbatean

Bi kategoriatan jokatuko da: 14 urtez azpikoa eta Open; gainera, hainbat jarduera ere izango dira, hala nola, tailerrak, barbakoak eta zuzeneko musika emanaldiak.

Amorebieta-Etxanoko skatepark berriak Euskadiko ‘Open Skateboard’ Txapelketa hartuko du larunbat honetan, ekainak 3. Ekitaldiz beteriko jardunaldia izango da, eta skate zaleek esperientzia ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Eguna goizeko 11:00etan hasiko da bi tailerrekin: skate tailerra Atiken eskutik eta tatoo tailerra Peritainkekin. Ordu berean, era berean, 14 urtez azpiko parte-hartzaileei zuzendutako lehen entrenamenduak hasiko dira. Kategoria honetako txapelketa 12:00etan jokatuko da eta bertaratutakoak barbakoa baten inguruan elkartuko dira 14:00etatik aurrera.

Open kategoriaren txanda 15:00etan izango da, ordu horretan hasiko baitira entrenamenduak. Txapelketa arratsaldeko 16:00etan jokatuko da, eta bukatutakoan, iluntzean, zuzeneko musika izango da Volcom eta Fizz taldeen eskutik. Sari banaketa 20:00etan izango da, eta egunari amaiera emateko barbakoa eta zuzeneko musika izango dira Arkaren eskutik.