Erakusketa gela

Zelaieta Zentroko Erakusketa Gela

Aldi baterako diren era askotako erakusketak antolatzeko diseinaturik dagoen espazioa da Zelaieta zentroko erakusketa gela. Arte plastikoetako (pintura, eskultura, grabatua, argazkilaritza…) erakusketak eskaini ohi dira bertan, bai eta oso bestelakoak ere: pedagogikoak, dibulgaziozkoak, bertokoenak nahiz erbestekoenak, profesionalenak eta amateurrenak…

Alderantziz dagoen U baten forma dauka aretoak. Hiru dira hormak eta, guztira, 24 metroko azalera daukate, eta 2’55 metroko altuera. Espazioa zabala izanik, bolumena duten lanak ere jar daitezke bertan.

MARTXOKO ERAKUSKETAK

Erakusketa: Mercedes, bakardade ikusezina
Noiz: Martxoaren 1etik 31ra
Non: Zelaietako Harrera hall-ean
Informazio gehiago

Erakusketa: Azukrearen garratza
Noiz: Martxoaren 1etik 31ra
Non: Zelaietako erakusketa gelan
Informazio gehiago

Erakusketa: Kaligrama
Noiz: Martxoaren 13tik 30era
Non: Zelaietako Lehenengo solairuan
Informazio gehiago

2023ko otsailetik ekainerako erakusketak