‘Bizkaia Begira’ BBK “Artearen ibilbidea” erakusketa iritsi da Amorebieta-Etxanora

Hogei artistek, horietako asko euskaldunak, 36 artelan erakutsiko dituzte, horien artean, margolanak, argazkiak eta kartelak.

Erakusketa Zelaieta Parkean egongo da azaroaren 13ra bitartean.

‘Bizkaia Begira’  BBK “Artearen Ibilbidea” erakusketa Amorebieta-Etxanon da, hala jakinarazi du Udalak;  azaroaren 6tik 13ra bitartean Zelaieta Parkean egongo da erakusketa artistikoa. Erakusketa hau Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta BBKren laguntzarekin egin da, eta 36 artelanek osatzen dute. Artelan horietan margolanak, argazkiak eta kartel bat daude, eta horietako asko euskal artista nabarmenek sortuak dira. ‘Bizkaia Begira’ BBK “Artearen Ibilbidea” erakusketa aukera paregabea da euskal tradizio artistiko aberatsean murgiltzeko eta gure herrialdeak eskaintzen duen talentu aniztasuna disfrutatzeko.

Oraingoan, 20 artistaren lanak daude ikusgai, gehienak euskaldunak, hala nola: Adolfo Guiard, Anselmo Guinea, Antonio de Guezala, Alberto eta Jose Arrue, Mari Pui Herrero, Agustin Ibarrola eta Daniel Tamayo.