URA-URAREN EUSKAL AGENTZIAK eskatuta, auzoko bizilagunei jakinarazten zaie bizilagun batek lurrak eta inausketa-hondakinak utzi dituela Garitondo errekaren ertzean, Ugarte bidea 27-29 atzealdearen parean. Gogorarazten zaie debekatuta dagoela hondakin horiek jabari publikoan uztea, eta, beraz, jarduera horiek bertan behera uzteko eskatzen zaie. Era berean, bizilagunei eskatzen zaie, aurrerantzean, Udaltzaingoari jakinaraz diezaiotela jabari publikoan legez kanpoko hondakin isurketarik ikusten badute.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik
Amorebieta-Etxanon, 2022ko urtarrilaren 16an
Alkatea,
Andoni Agirrebeitia Abendibar