Bandoa: Ibilgailuen trafikoa etengo da Gudari kalean martxoko hainbat egunetan

Honen bidez, bizilagunei jakinarazten zaie Zelaietako estaltze-lanen egitura muntatzeko lanak direla eta, ibilgailuen trafikoa hainbatetan etengo dela martxoaren 20, 21, 22, 23, 24, 27 eta 28an.

Kale hori ibilgailuentzako itxita egongo da, 1go ataritik 11. atarira, baina Zelaietako aparkalekurako sarbidea libre utziko da.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenak

Alkatea,
Andoni Agirrebeitia Abendibar