Bandoa: Herriko trafikoa arautzeko neurriak hartuko dira apirilaren 2an eta 3an, txirrindularitza lasterketak direla eta

Erabiltzaileei jakinarazten zaie apirilaren 2an eta 3an egingo den txirrindularitza lasterketaren ondorioz, zeintzuk izango diren herriko trafikoa arautzeko hartuko diren neurriak:

EZINGO DA APARKATU ETA BERTARA JOAN
Nafarroako aparkalekua, lehengo kamioien aparkalekua eta Alambiqueren atzeko aparkalekua.
Apirilaren 1eko, ostiraleko, 22:00etatik apirilaren 3ko, igandeko, 14:30etara

EZINGO DA EGON EDO IGARO HELMUGA INGURUTIK
Nafarroa kalea itxita egongo da partehartzaileak lasterketara irten eta sartu aurretik.
Apirilaren 2ko, larunbateko, 8:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara
Apirilaren 3ko, igandeko, 08:00etatik 14:00etara

Barkatu eragozpenak,

 Amorebieta-Etxanon, 2022ko martxoaren 28an
Alkatea,
Andoni Agirrebeitia Abendibar