Bandoa: Gudari kaleko asfaltatze lanak direla eta ezingo da alde bietan aparkatu abenduaren 26tik aurrera, bost egunez

Honen bidez, bizilagunei jakinarazten dizuegu 2022ko abenduaren 26tik aurrera asfaltatze-lanak egingo direla Gudari kalean, Zubipunteko biribilgunetik 17. Atariaren altueraraino (trenbidearen inguruak). Lan horiek egiten diren bitartean, ezin izango da alde bietan aparkatu.

Ibilgailuen zirkulazioa seinaleen bidez arautuko da.

Lanek 5 eguneko iraupena izango dutela kalkulatzen dugu.