Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da bihar, urtarrilak 26, hainbat eremutan, N-634 errepidean Aldundia egiten ari den lanak direla eta

Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, N-634 errepideko aldundiko lanak direla eta, datorren urtarrilaren 26an, osteguna (eguena), 8,00etatik 15,00etara, zure etxebizitza edo lantokiaren inguruan (ALUDIUM, Ibarguren auzoa, San Antonio auzoa, INBISA poligonoa, ARANIA, San Miguel auzoa, Dudagoitia auzoa, Palacio-Urrengoetxe auzoa, Belaustegi auzoa, Euba auzoa, Arkotxerrota auzoa, BEFESA ZINC, Erkoles auzoa, AGRIA, LUX-MAY), edateko uraren hornidura eten egingo dela.
Barkatu sor daitezkeen eragozpenak

Amorebieta-Etxanon, 2023ko urtarrilaren 23an
Alkatea,
Andoni Agirrebeitia Abendibar