Martxoaren 9an Bake lantaldea Bilbon elkartuko da, animatzen al zara?
Zer da bizikidetza? Egun Euskal Herrian zein erronka ditugu bake positiboa izateko? Gazteok nola izan dezakegu rol aktibo bat gizarte justuago baten alde?
Gazteriaren ahalduntzea ezinbestekoa da oraingo eta etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko. Bizikidetzaren esparruan gainditzeke dauden eta sortzen ari diren erronken aurrean gazteon ahotsa indartu nahi dugu eta espazio hau gazteon ikuspuntua Administrazioari helarazteko erabiltzen dugu.
Gai hauek interesatzen zaizkizu? Zatoz! Gazte elkarte baten izenean edo modu pertsonalean har dezakezu parte 16 eta 30 urte artean badituzu.
Urteko lehen topaketa Bilbon izango da martxoaren 9an, baina hurrengoak Donosti zein Gasteizen burutu ahal izango dira. Bertaratzeko arazoak badituzu, online ere parte hartzeko aukera ematen dugu.
EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.
Gogoratu:
- Noiz: Martxoaren 9an, 17:00etan
- Non: Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia 44, baxua)