‘Azukrearen garratza’ erakusketa inauguratuko da gaur, Zelaieta Zentroan

Erakusketa Zelaieta Zentroko erakusketa gelan egongo da martxoaren 31 bitartean.

Izenburu berarekin, Miren Agur Meabek eta Katixa Agirrek amatasunari buruzko poemak eta testuak errezitatuko dituzte; martxoaren 16an izango da, 19:00etan.

Zelaieta Zentroko erakusketa aretoak ‘Azukrearen garratza’ argazki erakusketa inauguratuko da gaur, martxoak 3, arratsaldeko 18:00etan. Iñaki Mendizabalen erakusketa, amatasunari eta, zehazkiago, amatasunaren alderdi ezkutuei buruzkoa izango da. Gizarteak amatasunaren irudi idilikoa saltzen duen bitartean, Mendizabalek errealitatea argazkiaren bidez erakutsi nahi du. Horrela, bere argazkietan erakusten du amatasuna familiako album batean gorde daitezkeen irudiak baino gai konplexuagoa, delikatuagoa eta gorabeheratsuagoa dela. Egilearen arabera, esploratzeke dagoen mundu bat da.

Poema eta testuen errezitaldia
Zornotzarrek hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango dute erakusketa, martxoaren 31ra arte. Horrez gain, Miren Agur Meabek eta Katixa Agirrek amatasunari buruzko poema eta testuen errezitaldia egingo dute. Ekitaldia martxoaren 16an izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta 50 minutuko iraupena izango du.