ASEBIER, Gaixotasun arraroak, Bizkarrezur zatibitua eta Hidrozefalia duten pertsonen Euskal Herriko Elkarteak, informazio jardunaldi bat burutuko du ekainaren 15ean

Amorebieta-Etxanon, 2021eko ekainaren 11n, ostirala. ASEBIER, Gaixotasun arraroak, Bizkarrezur zatibitua eta Hidrozefalia duten pertsonen Euskal Herriko Elkarteak, informazio-jardunaldi bat burutuko du ekainaren 15ean, erakundea bera eta egiten dituen jarduerak eta zerbitzuak aurkezteko.

Ekitaldia aurrez aurre Zelaieta Zentroan jarraitu ahal izango da 17:00etatik aurrera edo, bestela, Zoom bideokonferentzia plataformaren bidez. Interesdunek helbide honetan eman ahal izango dute izena: https://forms.gle/nKU89T2GJnArwFKP8.

Elkartearen helburuak

Elkarte honen helburua Bizkarrezur zatibitua, Hidrozefalia eta Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonei alderdi guztietan laguntzea da, diagnostikorik gabeko pertsonak eta haien familiak barne, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnak, beren nazionalitatea edozein dela ere, maila guztietan ahalik eta gizarte-normalizazio handiena izan dezaten.

Halaber, Bizkarrezur zatibitua, Hidrozefalia eta Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen eskubideak babesten eta defendatzen ditu, diagnostikorik, desgaitasun fisiko eta organikorik ez duten pertsonak barne, beren autonomia pertsonala lortzeko proiektuak eta zerbitzuak sustatuz.