Speedcubingaren zaleek hitzordua dute asteburu honetan Amorebieta-Etxanon, ‘Amore Open 2023’ txapelketan. Rubiken kuboa edo beste mota bateko puzzleak ahalik eta lasterren burutzeko helburuarekin, parte-hartzaileek programatutako txapelketa eta kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute otsailaren 25ean eta 26an. Horrela, Amorebieta IV pilotalekuak Espainia iparraldeko speedcubing txapelketarik handiena hartuko du, 125 parte-hartzaile guztira; bertan izango dira, gainera, nazioko zein nazioarteko saridunik ospetsuenak, horien artean:
- Julen Simón Iriarte, Iruña, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 2×2
- Eder Olivencia González, Arrigorriaga, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 4×4, 5×5, 6×6 eta Megaminx
- Berta García, Bartzelona, Espainiako txapelduna eta Europako errekorra 3×3 itsuan
- Jaime Calzado Gómez, Madril, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra Clock.
- Josete Sánchez, Albacete, Espainiako txapelduna 5×5 itsuan, Espainiako errekorra 3×3 esku bakarrarekin eta 5×5 itsuan.
Izen ematea
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileen webgunearen (HEMEN) bitartez eman dezakete izena. Inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da eta gehienez 125 lagunek eman dezakete.