Zelaieta parkean izango da, 19:00etatik 20:00etara. Bertan, informazioaz gain, gazteek egun handirako izena emateko aukera izango dute, eta baita hainbat jarduerez gozatzeko aukera ere, hala nola, jolasak, zozketak, material banaketa… eta hori guztia musikaz lagunduta.
Azaroaren 4an, Durangoko Plateruena Antzokian, Durangaldea Entertainment Xperience (DEX) ekitaldia izango da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat berariaz diseinatua. Horrela, entretenimendu digitalaren munduarekin lotutako aukera profesionalak aztertzeko jakin-mina eta gogoa duten gazteek hitzordu garrantzitsua dute. Egun osoan zehar, 11:30etatik 21:30etara, entretenimendu digitala, kultura eta lanbide berriak uztartzen dituen programa tematikoa egingo da. Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute esteka honen bidez eta informazio gehiago lortu https://dexdurangaldea.com/ helbidean klik eginez.
Jarduerak Amorebieta-Etxanon
Hala ere, eta DEX ekitaldia Durangon hilaren hasieran egingo den arren, Amorebieta-Etxanoko gazteek motorrak berotu ahal izango dituzte ostiral honetan bertan, urriaren 27an. Zelaieta parkean antolatutako aurrerapen honen helburua da ekitaldia bera ezagutaraztea eta Amorebieta-Etxanoko gazteei zuzenean informazioa ematea. Halaber, ostiral honetan karpara hurbiltzen direnek bertan eman ahal izango dute izena. 19:00etatik 22:00etara, DJ bat, jolaserako gune bat, zozketak eta bertaratzen diren pertsonen gozamenerako sustapen-materiala izango dira eskuragarri.