Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartu du ‘Hondakin industrialen kudeaketaren erronkak. Euskadiko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko plana 2030’ jardunaldian

29 erakundetako 38 pertsonak parte hartu dute Durangaldea Enpresa Ekimenak koordinatutako ekitaldi honetan, zeina industria-hondakinen kudeaketaren eta Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko 2030 Planaren gako batzuk partekatzera bideratuta egon den.

Jardunaldi honen bitartez, zuzenean ezagutu ahal izan dira duela gutxi onartutako Hondakinen Planean planteatutako 4 helburu estrategikoak eta 10 jarduerak, baita Eusko Jaurlaritzak abian jarritako zenbait ekimen estrategiko ere.

Era berean, ekonomia zirkularraren arloko Europako zenbait joera eta jarraibide partekatu dira, tokiko mailan ingurumen-politika berrien eskutik islatuko direnak.

Jardunaldiak aukera eskaini du enpresek beren iritziak, kezkak eta beharrak kontrastatu ahal izteko, hain erronka konplexua izanik, lankidetza publiko-pribatuaren etengabeko ahaleginak beharko baititu.