Amorebieta-Etxanoko Udalak martxan jarri du, berriz ere, `KM0 2023´ proiektua, herriko ikasleen, artisten eta elkarteen sorkuntza bultzatuko duena

Zornotzarrak kulturaren parte KM0 2023´ programaren barruan, hiru ikuskizun kontratatuko ditu Udalak 2023ko maiatza eta ekaina bitartean, Zornotza Aretoan eskainiko direnak.

Proposamenak abenduaren 1era arte aurkeztu ahalko dira, eta hautatuak direnak abenduaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.

Hirugarren urtez, Amorebieta-Etxanoko Udalak `KM0 2023´ ekimena jarri du. Berau herriko ikasleei, artistei eta elkarteei dago zuzendua, eta helburua da, banaka, taldean edo enpresa baten bidez artean edo sorkuntzan hasi nahi duten zornotzarrei presentzia ematea. Horrela, `KM0 2023´ programaren parte hartzaileek bi aukera izango dituzte:  euren lanak Udal espazio batean lantzea edo hauen aurkezpena egitea. Halaber, eskaera egiten dutenek, tokiko programa baten babesa izango dute, profesionalizazio bidean eman beharreko aurreneko pausuak zehazteko.

Ekimen honen bitartez, Amorebieta-Etxanoko Udalaren nahia da artista berriei euren prozesu profesionaletan ematen dituzten lehen pausoetan laguntzea eta egindako lana herrian ezagutaraztea. Baita ere Udalaren helburua da herriko artistei arteen eta sormen industrien funtzionamendua eta antolaketara gerturatzea. Eta, bide berean, diziplina artistikoak alternatiba profesional gisa aurkeztea, aisialditik haratago izan ditzaketen aukerak erakutsita.

‘KM0 2023’ programaren zeharkako helburuei dagokienean, Amorebieta-Etxanoko Udalak, berdintasunaren bidean, lortu nahi du genero-ikuspegia lantzea bai ikuskizunen kontratazioan, eta baita ere programan parte hartzen duten pertsona guztien egituran eta kudeaketan. Hala, emakumeen partehartzea ezingo da %40a baino baxuagoa izan. Euskarari ere bultzada eman nahi dio Udalak `KM0 2023´ programarekin: jendaurreko eskaintzan, barnealdeko lanean eta komunikazioan, erabilera, gutxienez, %50ekoa izatea. Azkenik, integrazioa, aniztasuna eta jasangarritasuna ere helburu dauzka Udalak. Lortu nahi da, aniztasuna bermatzea proposamenetan, kolektibo ahulen integrazioa bultzatuz eta desberdinak errespetatuz; eta baita ere ingurumenarekiko kontzientziazioa landuz.

Epeak eta baldintzak
Programa honen xedea da hiru ikuskizun kontratatzea, musika, antzerkia edo dantzarekin lotutakoak. Zornotza Aretoan egin beharko dira 2023ko maiatzetik ekainera bitartean. Horretarako, aurkeztutako proiektuek deialdiko baldintzak bete beharko dituzte eta ezin izango dira aurreko edizioetan aurkeztu izan. Izena eman nahi dutenek 2022ko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute txotena, ondorengo informazioarekin: ikuskizunaren deskribapena; lantaldeak eta tokiko partehartzaileek proiektuan duten pisua eta ibilbidea; ikuskizuna Zornotza Aretoan egiteko datak, 2023ko maiatza eta ekaina bitartean, ostiralean edo larunbatean; eta honi guztiari dagokion proposamen ekonomikoa.

Hautatutako proposamenak abenduaren 15a baino lehen jakinaraziko ditu Udalak; erabakia kultura arloko lau  teknikariek edo dinamizatzaileek hartuko dute.

Espazioak uzteko programaren ezaugarriak
Edizio berri honetan ere, Udalak espazioak eskainiko dizkie herritarrei sorkuntza proiektuetarako. Izan ere, Udalak sorkuntza ere bultzatu nahi du aurretik aipatutako kontratazioez gain. Espazio horiek artista profesionalek zein profesionalak ez direnek eskatu ahal izango dituzte, baldintza hautako betez gero: diseinuko, arte ederretako, argazkigintzako, ikus-entzunezkoetako, musikako, antzerkiko, dantzako, letretako… ikaslea izatea; banaka edo taldeka, baldintzak betetzen dituen proiektu bat aurkeztea; proiektuko lantaldearen %50etik gora herrikoak  izatea; edota KM0 programaren aurreko edizioetako baten parte hartzea.

Espazioak eskatzeko proiektua erantsitako dokumentazio gisa aurkeztu beharko da, honako informazio honekin: deskribapena eta helburuak; lan taldeak edota tokiko partehartzaileek proiektuan duten pisua eta ibilbidea; proiektuaren gutxi gorabeherako kronograma eta espazioa erabiltzeko egutegia; proiektua garatu ahal izateko espazioak izan beharko dituen gutxieneko ezaugarriak; eta eskatzaileak proiektuari emango dizkioten materialak eta baliabideak.

Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du guneen eskaera urte osoan zehar egin daitekeela, eta lokalak libre dauden egunetan esleituko direla, aurretik aipatutako irizpideak kontuan izanda. Honen hautaketa Udaleko kultura arloko teknikariek eta dinamizatzaileek egingo dute.

Baldintzei dagokienean, behin eskaera onartuta, aseguru bat kontratatu beharko da eta hitzarmen bat sinatuko da instalazioak behar bezala erabiliko direla bermatzeko, eta esleitutako egutegia, ordutegia eta araudia behar bezala betetzen direla ziurtatzeko. Era berean, eskatzaileei eskatuko zaie proiektua bukatzean edo lantzen ari diren bitartean herritarrei zabaltzea, irakurketa, hitzaldi, tailer, argitalpen edo beste edozein formatutan. Aurkezpena egin ahal izateko, gehienez 1.000 euroko kontratua edo ordainketa egin ahal izango da.

Eskaerak egiteko bidea
Eskerak egiteko bi bide ireki dira: Zelaieta Zentroan aurkeztuz, astelehenetik ostiralera 8:30-21:30era bitartean, edota posta elektronikoz bitartez zelaieta@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidalita.