Amorebieta-Etxano: Patrimonio, Arte e Historia’ lana azaroaren 24an aurkeztuko da. Bisita gidatua berriz azaroaren 26an izango da eta parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik.
Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Amorebieta-Etxano: Patrimonio, Arte e Historia’ obra monografikoa aurkeztuko du datorren azaroaren 24an, udalerriko ondare-elementu garrantzitsuenak biltzen dituena. Era berean, herrian zehar bisita gidatua antolatu du azaroaren 26an, Amorebieta-Etxanoko ondarea bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.
Hainbat arlotan adituak
‘Amorebieta-Etxano: Patrimonio, Arte e Historia’ lana hainbat arlotako adituek idatzi dute. Horrela, honako hauen laguntza izan du: J. M. González Cembellin, ‘La arquitectura residencial culta hasta medio del siglo XIX’ liburuaren egilea; Gorka Pérez de la Peña Oleaga, ‘El esplendor de la arquitectura contemporánea’ liburuaren egilea; María Romano, ‘Los caseríos: el paisaje humanizado’ liburuaren egilea; Raquel Cilla, ‘El patrimonio religioso’ lanaren idazlea; eta Iñigo Sarriugarte, ‘Las escultura públicas’ obraren egilea.
Bisita gidatuak, aldez aurreko inskripzioarekin
Obraren argitalpenarekin lotuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak bisita gidatu bat antolatu du zornotzarrek arkitektura garaikidearen atalean jasotako ondarea aurrez aurre ezagutu ahal izan dezaten. Izan ere, egunero aurrez aurre izan arren, herritar askorentzat ezezaguna da. Bisita gidatua azaroaren 26an, larunbata, egingo da eta aldez aurretik Zelaieta zentroan izena eman beharko da, azaroaren 17tik 24ra.