Amorebieta-Etxanoko Udalak hasi ditu Etxanoko pilotalekuko aldagelak eta komuna berregokitzeko lanak

Udalaren helburua da frontoiak egokitutako komuna izatea eta hondatuta dauden estaldurak konpontzea, egun izaten diren ur filtrazioak ekidin ahal izateko.

Obrak 79.535 euro inguruko aurrekontuan izango du eta hiru hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak pasa den astelehenean hasi zuen Etxanoko frontoiko komuna eta aldagela berregokitzeko obra. Lanak egiteko 79.535 euro inguruko aurrekontua aurreikusi du Udalak, eta hiru hilabeteko epean egina izatea espero da.

Etxano pilotalekuko egungo komun eta aldagelak, orokorrean, egoera ona dute, nahiz eta ez duten bainugela egokiturik; gainera, estaldurak hondatuta daude, eta tarteka ur filtrazioak izaten dira teilatutik. Horren aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalak komuna berregokitzea erabaki du, komun irisgarria eta egokitutako dutxa egiteko, eta aldagelari distribuzio berria emateko. Gune berriak izango ditu: sarrera zabalago bat, harraska industrial bat, haurrentzako aldagailua izango duen komun konbentzional bat, egokituak izango diren komun eta konketa bat, eta irisgarria izango den dutxa eta banku osagarri bat. Era berean, teilatu berri bat egingo da oraingo xafla iragazgaitzak, teilak eta euri-uren sistema ordezkatu ahal izateko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hasi ditu Etxanoko pilotalekuko aldagelak eta komuna berregokitzeko lanak

Instalazioa egokitzea ere aurreikusi du Udalak, ondorengo aldaketak eginez: ur hotzaren eta beroaren hornidura; euri-uren eta hondakin-uren hustuketa; argiztapen naturala eta artifiziala; larrialdietako argiztapena; larrialdietako sakagailua; elektrizitate-konexioak; eta aireztapen naturala eta mekanikoa. Era berean, termo elektriko bat jartzea ere aztertu du Udalak, batez ere dutxarako ur bero sanitarioa lortzeko.