Laguntza ekonomikoak eskola adineko seme-alabak dituzten familientzat dira. Partida 30.000 eurokoa da.
Eskaera egiteko epea urriaren 25etik azaroaren 7ra arte egongo da zabalik.
Amorebieta-Etxanoko Udalak dirulaguntza partida bat ireki du 2022-2023 ikasturterako eskola-materiala finantzatzeko. Dirulaguntza Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta egon eta eskola-adinean dauden seme-alabak dituzten familiei dago zuzenduta.
Era guztietako ikasmateriala
Hori dela eta, Udalak diruz lagunduko diren artikuluen zerrenda bat definitu du: idazmahaiko materiala eta material suntsikorra, hala nola, idazteko tresnak, koadernoak, folioak, kontsumigarri informatikoak, WIFI konexio-pintxoak; material ez-suntsikorra, hala nola, sailkatzaileak, estutxeak, kalkulagailuak, motxilak, testu-liburuak; eskolako jarduerarako beharrezkoak diren janzkiak, hala nola, uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla korrektoreak, Gorputz Hezkuntzarako arropa eta oinetakoak, eta eskulanetarako erabiltzen diren elementuak.
Aurrekontu-partida 30.000 eurokoa da, eta hortik kanpo geratuko dira 35.000 eurotik gorako errentak dituzten familien eskabideak. Lau kide baino gehiagoko familia-unitateen kasuan, urteko gehieneko errenta ezingo da 40.000 euro baino gehiagokoa izan.
Eskaera
Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa izango da artikuluak Amorebieta-Etxanoko saltokietan erositakoak izatea. Eskaera aurkezteko epea urriaren 25etik azaroaren 7ra arte egongo da zabalik. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Herritarren Arreta Emateko Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko da, Amorebieta-Etxanoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Administrazio Prozedura Erkidearen 39/15 Legearen 16. artikuluan adierazitako edozein bitartekoren bidez.