Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Urgatzi Taldeak Nafarroa Zentroko errendimendu handiko profesionalen lana aitortu dute

Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak eskerrak eman dizkie omenduei: “zuen lana egiteko modua, entzuteko gaitasuna, eboluzionatzeko gogoa eta sentsibilitateari esker Nafarroa Zentroa punta-puntako zentroa da gaur egun”.

Nafarroa Zentroko errendimendu handiko profesionalek Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Urgatzi Taldearen aitortza jaso dute gaur, pertsonarengan oinarritutako arreta-ereduaren harira egindako kudeaketagatik, lan bikainagatik, izandako antolaketagatik eta emandako arretagatik. Omenaldi honek abenduaren 23an Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotako omenaldia balioesten du. Bertan, Nafarroa Zentroa aitortza jaso zuten lau zentroetako bat izan zen, iraupen luzeko zainketen arreta pertsonalizatuan jardunbide egokiak lantzeagatik.

Ainhoa Salterain, Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziaz gain, ekitaldian izan dira udal korporazioko ordezkariak, Urgatzi Taldeko gerentea, zentroko profesionalak, erretiratuak, Eguneko Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileak, Adinekoentzako Eguneko Zentroko erabiltzaileak eta Adimen Urritasuna duten Eguneko Zentroko erabiltzaileak.

Horrela, ekitaldiaren hasieran, Salterainek esker oneko hitzak izan ditu Nafarroa Zentroa zerbitzu eta instalazioen garapenean punta-puntako lekua izatea ahalbidetzen duten profesional guztientzat, beti ere zornotzar komunitateari irekia dagoena: “eskerrik asko guztioi zuen eguneroko lan nekaezinagatik. Zuen lana egiteko moduak, entzuteko gaitasunak, eboluzionatzeko gogoak eta sentsibilitateak ahalbidetzen dute Nafarroa Zentroa punta-puntako zentroa izatea gaur egun. Giza talde miresgarria osatzen duzue, eta zentroa etxe bihurtzen duzue ordu batzuez erabiltzaile askorentzat, haien bizi-kalitatea hobetuz. Estimulua eta orientazioa jasotzen dute, beste pertsona batzuekin hartu-emana izateko aukera dute, lagunduta sentitzen dira eta beren beharrak asetzen dituzte”.

Era berean, Salterainek eskerrak eman dizkie Nafarroa Zentroan konfiantzen dutenei euren adinekoak edo gertukoak eramateko: «Gure betebeharra da zuei entzutea, arreta ematea eta zuen beharrei erantzutea». Lanean jarraituko dugu ahalik eta ondoen egiteko. Eskerrik asko, zuen konfiantzagatik”.

Ongietorri aurreskuaren ondoren, ekitaldi amaieran diplomak eman zaizkie omenduei, eta Alai Duarteren catering eder batekin gozatu dute.