Amorebieta-Etxanoko Udalak esleitu du Zelaieta parkeko haurrentzako jolas-gunea estaltzeko obra

Obrak 523.000 euro inguruko aurrekontua izango du, eta udaberrirako amaituta egotea aurreikusten da.

Zelaieta parkeko haur jolasgunea estalita egongo da datorren udaberrian. Amorebieta-Etxanoko Udalak zonaldea estaltzeko lanak esleitu ditu, parkea urte osoan zehar erabili ahal izango den gunea izan dadin, bai herriko haurrek, bai toki babestuan eseri edo egon nahi duten herritarrek. Lanak 523.000 euro inguruko aurrekontua izango du, eta lau hilabeteko epean amaituta egotea aurreikusten da.

Egurrezko estalkia, ingurunean integratua

Zelaieta parkea estaltzeko proiektua 610,10 metro karratuko zur ijeztuko estalki baten bidez egingo da. Estalkia angeluzuzena izango da, eta urte osorako egokia izango den espazio handi bat ahalbidetuko du. Estalkiak zurezko zortzi berme-puntu izango ditu perimetroan, eta erdiko espazioa jolasgunerako libre utziko da.

Diseinuari dagokionez, babes-eremuak malda ezberdinak izango ditu eta ur itxurako formatua, eta, horrela, mugimendu-sentsazioa sortuko da, eta ingurunean integratuko da. Horrela, parkeko sarbide-punturik esanguratsuenek Zelaieta Zentroaren irudia mantenduko dute, Amorebieta Etxanoko eraikinik esanguratsuenetako bat. Era berean, estalkiak polikarbonatozko itxitura bat izango du perimetroan, euririk sar ez dadin eta, horrela, espazioa eguraldi txarretik babesteko, batez ere neguko hilabeteetan.

Egiturak bi habe izango ditu erdian eta hauen tartean zur ijeztuzko beste bi habe ere izango dira. Habe horiek perimetro-habeak eta uhalak izango dituzte, eta horiek, era berean, polikarbonatozko estalduraren euskarri izango dira. Egitura bera egur ijeztukoa izango da, koladuna, industria-produktu normalizatu horrek formatu handiak ahalbidetzen baititu. Mantentze-lanei eta zahartzeari dagokienez, ijeztutako egurrak ez du ia mantentze-lanik behar. Estalkiari dagokionean, polikarbonato trinkoko xaflekin estaliko da, oso material arina eta inpaktuarekiko erresistentzia handikoa. Azaleko UV geruzari esker, eguzki-erradiazio infragorri ikusezinak eta beroa blokeatuko dira, eta udan eremuaren tenperatura jaitsiko du. Azkenik, LED tira malguek espazioa argiztatuko dute, neguko arratsalde luzeetan parkeaz gozatzeko aukera izateko.