Amorebieta-Etxanoko Udalak Bilbon egingo den ‘Arrisku digitalak eta emakumea’ izeneko jardunaldian parte hartzera animatu nahi du

Hitzordua ekainaren 8an burutuko da eta izena emateko epea zabalik da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Bilbon egingo den ‘Arrisku digitalak eta emakumea’ izeneko jardunaldia babestu du eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Jardunaldi hori Euskadiko Sektore Publikoko Emakumeen Ordezkaritzak antolatu du, IVAPekin (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) lankidetzan, eta ekainaren 8an burutuko da. Hitzordua BAT dorrean (lehengo BBVA) izango da, 17:30ean eta bi ordu luzatuko da. Ekitaldia gogoeta-une bat giro lasaian eta parte-hartzailean partekatu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago, sareak eraikitzeko eta GJHei (Garapen Iraunkorreko Helburuak) eta, bereziki, GJ5ari (generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea) lotutako aliantzak sortzeko helburuarekin.

Jardunaldia 17:30ean hasiko da, Maite Barruetabeña IVAPeko zuzendariaren harrerarekin. Ondoren, Intimidad telesailak jazarpen digitalari eta emakumeari buruzko eztabaida testuinguruan kokatzeko balioko du. Jarraian, Ainara Torrek (EITB Agenda), Josune Fernandezek (Ertzaintzaren Zibersegurtasuna) eta Saioa Leguinagoicoak (Bizkaiko Foru Aldundiaren Estrategia Digitala) debatean hartuko dute parte soluzio eta estrategiei heltzeko, ondoko galderei erantzunez: Sareetan gertatzen dena sareetan geratzen da? edo, Nola helduko diogu gaiari Sektore Publikotik? Azkenik, Bilbon egoitza duen Workhölics agentzia digitaleko Patri Martínezek Dolores Ibarrurik edo Maria Lejarragak RRSS balute hitzaldia eskainiko du. Jardunaldia terrazan amaituko da Networking batekin eta mokadutxo batekin, parte-hartzaileen arteko kontaktu-sarea sortzeko eta handitzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jardunaldi interesgarri honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Izen-emateak maiatzaren 31ra arte daude zabalik (asteazkena) esteka honetan,  https://lnkd.in/engFsWEq edo IVAP Euskadiren web orrian: https://www.ivap.euskadi.eus/evento/riesgos-digitales-y-mujer-2023-26-0-17/z16-a3prorok/eu/