Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du EUDELen gaitzespenarekin, Bilbon gertatutako emakumearen hilketa matxistaren aurrean

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako  emakumearen hilketa matxistaren aurrean, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du adierazpenarekin. EUDELek elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta  hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria, era guztietan  (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du Bilboko  Udalak deitu duen gaitzesteko elkarretaratzearekinElkarretaratze isila bihar, hilak 29,  izango da, 12:00etan, Udaletxeko eskaileretanBaita ere antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin bat egiten du.

2022eko abenduaren 28an.