Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide da EUDELen gobernu berrian

Euskal alkateek EUDELen gobernu berria aukeratu zuten atzo Tabakaleran, Donostian egindako Batzar Nagusian.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide izendatu zuten atzo EUDELek Tabakaleran (Donostia) egindako Batzar Orokorrean. Atzokoa tokiko agintaldi honetako lehen udalbatzarra izan zen, garrantzi handikoa, izan ere, EAEko udal berrietako alkateek 2023-2027 agintaldian elkartearen gobernu-organo berrien buru izango diren pertsonak, hau da, tokiko ordezkariak, aukeratu zituzten.

Elkarteko kide diren 248 udalerrietatik, gaur egun, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Trebiñuko 242 bazkide titularrek dute botoa emateko eskubidea. Atzo egindako Batzar Orokorrean, alkateek Batzorde Eragileko 15 kideak aukeratu zituzten. Batzorde Betearazleko buruak dira: Lehendakaritza, bi Lehendakariordetzak, eta hiru Lurralde Batzordeetako bakoitzeko 9 kideak.

Kontsultatu hemen EUDELen Gobernu Organo berria 2023-2027