• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Amorebieta-Etxanok ‘Arimen gaua’ ospatuko du, ekitaldiz betetako programazio batekin

    Larunbatean, urriak 28, egunarekin zerikusia duten jarduera eta jolasak izango dira: ipuin kontalaria eta beldurrezko pasabidea.

    Urriaren 31n tailerrak, photocall-a, ohiko Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! eta disko festaz gain, Altxa Porru eta Eztandap taldeen kontzertuak izango dira.

    Amorebieta-Etxano prest da urtetik urtera jarraitzaile gehiago dituen jai bat ospatzeko: Arimen Gaua. Udalak egitarau esklusiboa prestatu du egun berezi honen bueltan, adin guztietako zornotzarrei zuzendua. Arimen Gauaren inguruko jaiegunaren garaiarekin bat egiten dute udazkenetik negurako trantsizioak, zuhaitzen hostoen erortzeak eta urtearen amaierak. Gainera, egun honen bueltan badugu oso markatua dagoen ohitura bat: gure artean ez dauden pertsonak ekartzen ditugu gogora. Eta usadio horien baitan, tradizioak dio gure euskal arbasoek Arimen Gaua ospatzen zutela, eta auzokideak izutzen zituztela kalabaza argituekin, hildako pertsona maiteei bidea erakutsiz.

    Testuinguru horretan, Udalak egunarekin erlazionatutako bi jardunaldi antolatu ditu:

    URRIAK 28 | LARUNBATA
    12:00 Ipuin kontalaria “Abentura Zirraragarria”. Perli & Koko (2019-2016)
    *Plaza guztiak beteta daude

     ERDU OLGETAN
    (2016-2014) Egunarekin lotura duten jarduera eta jolasak
    1 txanda 16:00 – 17:30
    2 txanda 17:30 – 19:00

    (2013)
    19:00 – 20:00 Beldurrezko pasabidea
    *Bi kasuetan plaza guztiak beteta daude

    GAUERO (+10urte)
    20:00 – 23:00 Beldurrezko pasabidea

    URRIAK 31 | ASTEARTEA
    17:00 – 21:00 Zelaieta

    • Tailerrak
    • Photocall
    • ‘Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri!

    17:30 – 18:30 Disko festa familientzat Zelaietako karpan

    19:00 – Kontzertuak Zelaietako karpan ALTXA PORRU + EZTANDAP