2023ko otsailaren 25 eta 26an speedcubing txapelketa ofiziala egingo da Amorebieta-etxanon. Txapelketa Zelaietako pilotalekuan ospatuko da.
Gure herrian antolatzen den txapelketa honetan interesa duen edonork eman dezake izena, 15€ren truke, 125 parte hartzailera iritsi arte, eta Espainiako iparraldeko speedcubing txapelketarik handiena izango da.
Gainera, nahiz eta izen-ematea edonorentzat libre egon, ez da mundu honetako partaide ospetsuak faltako.
Izena emateko epea azaroaren 14an hasiko da, 20: 00etan, webgune honetan.
Lehiaketaren kategoriak eta datu gehiago HEMEN