Paskua astean oso tailer originala egingo dugu, “Adimen artifiziala”.
Bertan, gazteek adimen artifizialeko hainbat tresna ezagutuko dituzte, gainera horiek praktikan jartzeaz gain, eguneroko bizitzan izan dezaketen balioak ikusiko dituzte.
Ikastaroa 2009-2012 artean jaiotakoei zuzenduta dago.
11:00-13:00 Zelaietan.
Parte-hartzaile bakoitzak ordenagailu portatil bat edo tableta bat ekarri beharko du.
Bi txanda daude aukeran:
1. txanda: apirilaren 11-12
2. txanda: apirilak 13-14
Izen-emateak martxoaren 29tik apirilaren 4ra izango dira, Gazte Informazio Bulegoan. Aurrez aurre egin beharko da, eta plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.