Erdu Olgetan: City Jump Parkera irteera. Abenduak 17 (16:30-19:30). Oporrak heltzear daude eta zuekin gozatzeko irteera berezi bat prestatu dugu. Barakaldon dagoen City Jump parkera joango gara. Bertan umeak tranpolin oheak, ninja oztopoak, parkour gunea, trapezioak eta abar aurkituko dituzte. Prezioa: 8€
Ipuin kontalaria: 3 -4 urteko umeei zuzenduta dago (2018 -2019) urte artean jaioak). Pase bakarra egingo da, arratsaldeko 18:00tan Zelaieta Zentroko liburutegian.
Ludoteka Familian: Tailer honetan ogi ekologikoa nola egiten den prozezua ikasiko eta egingo duzue. Gainera, erabili ditzakegun irin mota desberdinak ikusiko dituzue eta dena ekologikoa!!
LUDOTEKA BEREZIA: Gogoratu Ludoteka Berezian izena emateko epea zabalik dagoela azaroaren 25era arte. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN