• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • 2023ko Urtarrileko ume ekintzak

    Hona hemen 2023ko urtarrileko ume ekintzak:

    Ludoteka familian: Tailer honetan Agustin Ibarrola artista euskalduna ezagutuko dugu eta familian sortuko dugu, artista honen lanak inspirazio iturri hartuta.

    Erdu Olgetan: Urtarrilak 14, FAR WEST: Erdu Olgetan hau mendebalde urrunean inspiratuta dago eta horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu: jateko tipi denda bat egiteko tailerra kukurutxoekin, puzgarria eta zezen mekanikoa…

    Ipuin kontalaria: 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua (2017tik 2019ra jaiotakoak). Emanaldi bakarra egingo da 12:00etan Zelaieta Zentroko liburutegian.